niri buruz
Txikia nintzenetik, beti izan nuen sortzeko grina. Nire lehenengo esperientzia enpresariala ez zen bulego batean edo negozio plan batekin izan, baizik eta nire herriko kale txikietan. Gogoratzen naiz, neska txiki baten ikararik eta pasio guztiarekin, barraskiloak saltzen jartzen nintzen kaleetan edo gomekin egiten nituen lepokoak eta pertsonei eskaintzen nizkien. Askorentzat objektu sinpleak izango ziratekeenak, nik zerbait berezia sortzea suposatzen zuten, zerbait, jendearen erreakzioa sortzen zuena, irribarre bat, erosketa bat.
Denborarekin, sortzeko grina hori bilakatu zen. Konturatu nintzen ez zela bakarrik gauzak egitea interesatzen, baizik eta egon daitezkeen beharrak ulertzea, jendeak zer behar duen ikustea eta horretarako estrategiak sortzea. Orduan aurkitu nuen marketinga, eta sentitu nuen nire benetako pasioa aurkitu nuela: besteen beharrak ulertzea eta irtenbideak eskaintzea estrategia adimentsu bidez. Ikusi nuen jendearengana konektatzea duen indarra, nahiak ulertzea eta nola estrategia on batek edozein negozioaren patua aldatu dezakeen.
Horrela, marketing mundura sartu nintzen, ideiak, sormena eta estrategia batzen diren unibertso bat aurkitu nuelarik. Baina hori ez zen hemen gelditu: marketinga enpresaritza proiektuen aliatu perfektua zela ikusi nuen. Marka bakoitza, proiektu bakoitza, istorio bat da modu berezian kontatzeko zain. Eta hor izan nintzen, markei euren istorioak modu autentikoan kontatzen laguntzeko erabakia hartuta, euren publikoarekin modu sakon eta benetan konektatzeko.
Gaur, nire marka pertsonala, Ana Otermin, sortzen ari naiz eta nire helburua argia da: enpresari eta markei laguntzea hazten. Nire bidea ez da erraza izan, eta oraindik amaiera ez dut ikusten, baina benetan uste dut istoria onenak amets batekin hasten direla, ekintza txiki batzuekin, eta horiek gauza handietan bilakatzen direla. Eta badakit, nahiz eta bideak erronkak izan, markek ni aukeratuz gero, ez dutela soilik estrategia bat izango, baizik eta empatía, konpromiso eta ikuspegi luzean.