Portfolioa
KANPAINA SORKUNTZA – BILBOKO UDALA
Bilbok ingurumenarekin konpromiso nabarmena erakutsi du,
baina birziklapen tasak oraindik hobetu beharrean daude.
Adibidez, 2023an Bilbon bildutako 85.572 tonako hondakinen
artean, %7,3 bakarrik ziren ontzi arinak, %9 beira, eta %3,5
hondakin organikoak.
Bezeroa: Bilboko Udala
Kanpaina: Birziklapena
Helburua:
Bilboko birziklapen-tasak hobetzea eta hondakinak behar
bezala kudeatzeko ohiturak sustatzea.
KANPAINA SORKUNTZA – OSAKIDETZA
Helburua:
Gripearen aurkako txertaketaren tasa handitzea, batez ere
arrisku-taldeen artean: 65 urtetik gorakoak, haurdun dauden
emakumeak, gaixo kronikoak eta osasun arloko langileak.
Helburu espezifikoak:
> Herritarrei txertaketaren garrantziaz informatzea, konplikazio
larriak prebenitzeko.
> Txertoaren inguruko mito faltsuak gainditzea, haren
segurtasuna eta eraginkortasuna azpimarratuz.
> Erantzukizun kolektiboaren kontzientzia sortzea pertsona
kalteberenak babesteko.
KANPAINA SORKUNTZA – ZERGAK
Testuingurua:
Bizkaian, iruzur fiskalak hainbat forma hartzen ditu, baina
ohikoenetako bat BEZa ordaindu gabe ordainketak dira, batez
ere txikizkako merkataritzan, ostalaritzan eta etxeetako
zerbitzuetan (igeltseritza, iturgintza, etab.).
Helburua:
Pentsamendu kolektiboan eragin dezakeen kanpaina bat
sortzea, BEZa ez ordaintzeak dakartzan ondorioen inguruan
kontzientzia sortzeko eta horrelako iruzurrak murrizteko.
Sektorearen azterketa
Hemendik urtebete eta erdira, hala nahi izanez gero, lan-mundura joango zarete; kasurik txarrenean ere,
zerbaitetan jardun beharko duzue edo oposaketak atera. Ikasten jarraitzeko erabakia hartuta ere,
hemendik bost bat urtera ezinbestekoa izango duzue lan-munduan murgiltzea. Zeuen sektorea aukeraz
betetako sektore bat omen da, etorkizun oparoa izango duena, ustez. Bestalde, Lanbidek lan
munduratzeari buruzko atera berri duen txostenean merkataritza eta marketina lanbidearen inguruko
azken urteetako egoeraren irudia ikusi ahal izango duzuen.
erronka marka pertsonala
Maiatzean publizitate agentziak ikastolara hurbilduko dira marketin eta
komunikazio arloan lana egin nahi duten ikasleen bila. Agentzia hauek Euskal
Herriko bezeroez gain nazioarteko bezeroak dituzte. Hori dela eta, zure marka
pertsonala lantzen hastea erabaki duzu.
Marka pertsonala nortasun digitalaren bidez era daiteke, hau da, zuk besteek
zugandik jakitea nahi duzun hori interneteko tresnen bidez ikusarazten datza.
Marka pertsonal on bat izan eta berau ondo kudeatzeak lan merkaturako ateak
zabaltzeko tresna oso baliogarria izan daiteke.
erronka makasi
Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen Makasi Eco Surf Camp enpresa zarete. Ingurugiroa,
jasangarritasuna, ekologismoa… daukazue lelotzat. Azken urteotan, bezero kopurua
handitu egin da eta hauekin batera surf ikastaroak. Hondartzara ikasleak garraiatzeko
ibilgailu bi erosi behar dituzue, enpresaren balioak eta bezeroarengan sortu nahi duzuen
irudi korporatiboa konutan hartuz, sozietatearekiko Erantzukizun Soziala ahaztu gabe.
Zein motatako ibilgailu erosiko zenukete?
Ondoren, enpresaren erantzukizun soziala komunikatzeko street marketin ekintza bat eta
bideo biral kanpaina bat asmatu beharko duzue.





