Laster hasiko dut marketin munduan murgiltzeko lehen benetako esperientzia
Pozik eta ilusioz beterik iragarri nahi dut laster nire lehen marketin praktikak hasiko ditudala! Hiru asteko etapa izango da, eta zalantzarik gabe, nire ibilbide profesionalean mugarri garrantzitsua izango da. Oraindik ez naiz abiatu, baina dagoeneko badut bihotza taupaka: erronkaz, ikaskuntzaz eta aukerez beteriko aste batzuk izango direla sentitzen dut.
Marketina nire pasio bihurtu da. Ez soilik estrategia kontu bat delako, baizik eta komunikatzeko, konektatzeko eta sormena askatzeko aukera ematen duelako. Nire marka pertsonala sortu nuenean argi nuen helburua: marketinaren bidez balioa sortzea, ideiak bizirik jartzea eta emozioak piztea. Eta orain, helburu horiek errealitate bihurtzen hasteko lehen pausoa emango dut.
Praktika hauetan, eguneroko lan dinamika profesional batean murgilduko naiz: proiektu errealetan parte hartuko dut, estrategia eta edukiak landuko ditut, eta ikaskuntza praktikoaren bidez nire ezagutza zabalduko dut. Nire ustez, benetako prestakuntza hori da: liburuetatik harago joatea eta eguneroko erronkei aurre egitea.
Aldi berean, uste dut esperientzia honek aukera emango didala nire burua hobeto ezagutzeko, nire indarguneak eta hobetu beharreko alorrak identifikatzeko, eta batez ere, etorkizunera begira zer-nolako marketin profesionala izan nahi dudan argitzeko.
Webgune honetan eta nire sare sozialetan praktikekin lotutako bizipenak, gogoetak eta ikaskuntzak partekatzen joango naiz. Nire helburua ez da bakarrik ikastea, baizik eta prozesu hau inspirazio bihurtzea beste gazteentzat ere, beren bidea eraikitzen ari direnentzat.
Beraz… kontu-kontari jarraituko al didazu? Abentura honetan murgiltzen naizen heinean, zuekin partekatzea gustatuko litzaidake. Laster izango duzue berririk!


